Ekainaren 28tik 30era izango da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) musika jaialdiaren aurtengo edizioa Irisarrin (Baxe Nafarroa), eta Uztarriak jaialdirako sarrera bat zozkatu du bazkideen artean. Marijo Ezama bazkideak irabazi du sarrera, eta Uztarria jarriko da harekin harremanetan sarrera nola eskuratu azaltzeko.
EHZ jaialdia rap, rock, pop, reggae nahiz cumbia doinuek hartuko dute ekaineko azken asteburuan; izan ere, besteak beste, Iseo & Dodosound, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond eta Gari & Maldanbera, Anari, Izaki Gardenak eta Koban taldeak izango dira agertokietan. Musika emanaldiez gain, beste hainbat kultur jarduera ere izango dira jaialdian. Honako lotura honetan ikus daiteke EHZ jaialdiaren egitaraua.