Enparan kalean ere festa giroa izango da nagusi igandean; izan ere, Korputz jaiak ospatuko dituzte egun osoan zehar. Ohiko moduan, suziria botata hasiko dituzte jaiak 11:30ean, eta gero, txistularien kalejira izango da. 12:00etan, berriz, meza izango da Frantziskanetako elizan, eta segidan, 13:00etan, luntxa egingo dute.
Festak segitu nahi dutenek, Baigerako jatetxean bazkaltzeko aukera izango dute, eta gaur, asteazkena, da otordurako izena emateko azken eguna; Baigera jatetxean eman beharko da izena. Bazkalostean, bertsolariak ariko dira giroa alaitzen, eta ohiko moduan, Enparan kaleko hiru lagunek omenaldia jasoko dute: Ana Mari Egurza, Tomas Gereta eta Jose Antonio Azpiazu. Horiei goizeko mezaren ostean aurreskua egingo die dantzari batek.
Hona hemen, Korputz jaien egitaraua:
11:30. Itxafuegoen zirti-zarta.
Ondoren, txistularien kalejira.
12:00. Meza, Frantziskanetako elizan.
13:00. Luntxa.
14:00. Bazkaria, Baigerako jatetxean.
Gero, bertsolarien saioa.