San Juan suaren bueltan dantza emanaldia eskainiko du Itsasik igandean

Uztarria.eus 2019ko eka. 20a, 11:13

Orain dela uste batzuk ere dantza emanaldia eskaini zuen Itsasik San Juan bezperan.

San Juan suaren bueltan dantza emanaldia eskainiko du Itsasik igandean. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta herritarrek ere izango dute dantzarako aukera.

Urtero legez, San Juan bezperan jai giroa izango da Azpeitiko plazan ere. Urrestillan eta Oñatzen festak ospatuko dituzte asteburuan hasita, eta bi auzo horietan ere piztuko dute sua igandean, baina plazan ere izango da festarako aukera igande gauean. Izan ere, Itsasi euskal kultur taldeak antolatuta, sua ta dantzak izango dira plazan, 22:00etatik aurrera. San Juan doinua ez ezik, beste hainbat dantza ere egingo dute Itsasiko dantzariek. Herritarrek ere dantzarako aukera izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide