Basazabal eta historia

IƱigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi (Berria) 2019ko eka. 20a, 13:30

Iñigo Aranbarri eta Jose Luis Otamendi idazleek Azpeitiko Basazabal jauregiaren historiatik abiatuta gaurko Berria egunkarian argitaratu duten iritzi artikulua da honakoa.

Urtarrilean ireki zuten Azpeitiko Zurbano-Basazabal jauregia zaharberrituta. Txukundu dute kanpo eta barru, eta erabilgarri jarri ere bai hainbeste urtez itxita egon ondoren. Turismo bulegoa bertan da, erabilera anitzeko hainbat gela martxa bizian hasita daude, eta beste zenbait ekimen ere (dela ezkontza, dela bestelako) hor egiten dira.

Jendearentzat ikusgarri jarri duten honetan, kontakizun bat egin beharra ere badakar etxe apaindu berriak. Eta hala, eraiki zen garaiko Azpeitiaren eta orduko zenbait herritarren berri eman nahi izan dute horma-irudi edo panel informatiboak jarrita.

Herri agintarien arduretako bat da kultura, ondarea eta historia zaintzea ez ezik, herritarrei horien berri zintzoa ematea, gezurrik gabe, engainu asmoak alboratuta. Zientzia historikoaren eta historialarien makulua bilatzen ere jakin behar izaten da horretarako, jendarte bateko muina eta ertzak, argiak eta itzalak zertan izan diren erakusten saiatu, gero bakoitzak bere ondorioak atera ahal izan ditzan.

Basazabaleko paneletako testuek, ordea, historia asko ezkutatzen dute hemengo eta hemengoen historiaz.

Jarraitu irakurtzen Berriaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide