Urrestillako sanjuanak 2019

Bentazaharreko Mutiko Alaiaken emanaldiarekin sanjuanetan murgildu dira urrestildarrak

Uztarria.eus

San Juan festetan murgildu dira dagoeneko urrestildarrak. Ohiturari jarraituz, atzo iluntzean Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kantuan ibili ziren dozenaka herritar. Askotariko kantak abestu ahal izan zituzten taldeko musikariek eta abeslariek lagunduta. Atzokoa festaren atarikoa besterik ez zen izan, baina gaurtik datorren asteazkenera bitartean festa giroa izango da nagusi Urrestillan.

Hona hemen, atzoko emanaldiko irudi batzuk:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide