Urrestillako sanjuanak 2019

Lore sorta tailerra eta herri kirolak, San Juan bezperarako

Uztarria.eus 2019ko eka. 23a, 15:42

San Juan bezpera lore sortak egiten ikasteko tailerrarekin hasi dute Urrestillako bizilagunek. 11:00etan hasita, hainbat lagunek lore sorta koloretsu bezain ederrak egiteko aukera izan du. Ondoren, herri kirol erakustaldia egin dute: harria jasotzen aritu dira Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta, eta aizkoran, berriz, Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño. Plazan egin dituzte lanak, eta dozenaka herritar izan dira bertan horiek ikusten.

Eguerdi eta arratsalde partean atsedena hartzeko aukera izango dute urrestildarrek, baina 20:00etatik aurrera festa giroan murgilduko dira berriz ere. Izan ere, poteo herrikoia, pregoiaren irakurketa eta omenaldia eta herri afaria egingo dituzte. Ondoren iritsiko da festetako ekitaldirik ezagunenetarikoa: gauerdian sartuko dute San Juan zuhaitza plazan. Segidan, sua piztuko dute, eta suaren inguruan dantzaldia izango da. Gero, Laket taldearen erromeriak girotuko du auzoa.

Hona hemen, gaur goizeko irudi batzuk:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide