Urrestillako sanjuanak 2019

Zuhaitza sartuta, sanjuanetan murgildu dira urrestildarrak

Uztarria.eus 2019ko eka. 24a, 10:44

Igandea egokitu da aurten San Juan bezpera, baina lan egun bezpera tokatzea ez da festari muzin egiteko aitzakia izan urrestildarrentzat. Izan ere, atzo poteoa, herri afaria, zuhaitz sartzea, San Juan sua eta erromeria egin zituzten 20:00etatik aurrera. Plazan egin zuten afaria dozenaka lagunek, eta otorduarekin hasi aurretik, lizar arbola plazan sartzen duten kideak omendu zituen Festa Batzordeak. Ondoren, sabelak beteta, sua piztu zuten Txikuri pilotalekuaren kanpoaldean, eta segidan sartu zuten lizarra plazan. Gero, Laket taldearekin erromeria izan zen.

Festak hasi baino ez dira egin; izan ere, gaur, San Juan eguna, hainbat ekitaldi egingo dute Urrestillan, eta bihar eta etzi ere izango da zer gozatu bertan.

Hona hemen, atzo gaueko irudi batzuk:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide