Urrestillako sanjuanak 2019

Ohiko prozesioa egin dute Urrestillan, San Juan egunez

Uztarria.eus 2019ko eka. 24a, 15:05

Ekainaren 24a da gaur, San Juan eguna, eta urrestildarrentzat egun handia. Atzo gauean zuhaitza sartu eta sua piztu ondoren, festa giroan murgilduta jarraitzen dute herritarrek. Ohi bezala, gaurko egunez, prozesioa egin dute eguerdi partean, mezaren aurretik. Udal Musika Bandak lagunduta, hainbat lagunek parte hartu dute bertan, eta tradizioak agintzen duen moduan, loreak eskuetan zituztela egin dute ibilbidea. Ondoren, berriz, buruhandiak ibili dira kaleetan barrena.

Arratsaldean ere jarraituko du festak Urrestillan. 17:30ean, Iago Magoren emanaldia izango da, eta 18:30ean, merienda egingo dute. Gauean, 22:00etan hasita, Urrestillako umeek ikuskizuna eskainiko dute: Herri txiki, infernu handi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide