Hasi dira udaleku irekiak

Uztarria.eus 2019ko eka. 25a, 12:15

Atzo, astelehena, hasi ziren Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak antolatutako udaleku irekiak. Ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute Haur Hezkuntzako 2. mailatik hasita udalekuetan izena eman duten ehunka haurrek eta nerabek, uztailaren 19ra bitartean. Gaur, adibidez, gaztetxo batzuk estali gabeko igerilekura joan dira goiza pasatzera, eta beste batzuk, berriz, asteartea izanik, azokara.

Hona hemen, gaur goizeko irudi batzuk:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide