Jon Oiarzabal bigarren Treparriscos bizikleta proban

Uztarria.eus 2019ko ekainaren 25a

Azpeitiar ugarik parte hartu zuten joan zen zapatuan Sabiñanigon (Huesca, Espainia) jokatutako Quebrantahuesos eta Treparriscos bizikleta probetan. Horietako batzuk marka oso onak lortu zituzten; Jon Oiarzabalek, adibidez. Azpeitiarra bigarren helmugaratu zen 84,34 kilometroko Treparriscos proban, 02:25:49 denborarekin. Proba Javier Izquierdok irabazi zuen (02:24:11), eta hark baino minutu bat eta 38 segundo gehiago behar izan zituen Oiarzabalek bizikleta proba ospetsua bukatzeko. Haren atzetik, sailkapeneko hamar postuen barruan sailkatu ziren beste bi azpeitiar ere: Julen Lopetegi bosgarren izan zen (02:29:34) eta Julen Azkue hamargarren (02:29:39). Argazkian, Treparriscos probako podiuma –ezkerretik aurrena da Oiarzabal–.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide