Sanjuandegiko festak amaituta eta Urrestillako sanjuanak bukatzear diren honetan, Haujijijai batzordeak Marea Arroxa antolatzeari ekin dio buru-belarri; gaur, asteazkena, bigarren bilera irekia izango da plazako kioskoan, 21:00etan hasita. Aurten, gainera, hamar urte bete dira Marea Arroxa lehen aldiz egin zenetik, eta urtemuga berezia izango da Haujijijai batzordearentzat. Aurten ere beharrezkoa izango da herritarren laguntza festak aurrera ateratzeko, eta herritarrei bileran parte hartzeko deia egiten die batzordeak.