Elizkaleko festetan Itsasikoek emanaldia eskaini dute

Uztarria.eus 2019ko eka. 29a, 15:28

Ostegunetik Elizkalean Korputz jaiak ari dira ospatzen. Gaur dute festetako azken eguna, eta eguerdian Itsasiko dantzari txikiek hainbat dantza eskaini dituzte, trikitilariek lagunduta. Arratsaldera bitartean, trikitilariak ibiliko dira Elizkalean eta kaletarrek afaria izango dute, 20:00etan, Mendizaleen tabernan. Ondoren, Korputzak bukatzeko Imuntzo eta Belokiren emanaldia izango da Elizkalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide