Penaltietan Sarraskik irabazi du Sare Futbito Txapelketako liga

Uztarria.eus

Gaur arratsaldean, zapatua, jokatu dituzte Sare Futbito Txapelketako ligako nahiz kopako finalak, herriko plazan. Kopa Dandelion taldeak irabazi du, Xanjuandeiko izarrak taldeari 5-4 irabazita. Ligako finala, berriz, penaltietan erabaki da. Partidan 2-2 egin dute Sarraski eta Txifor taldeek, baina penaltika hobea izan da Sarraski. Jende multzo bat bildu da plazan partidak jarraitzeko, eta giro polita sortu da.

Aurten bederatzi taldek parte hartu dute presoen eskubideen aldeko txapelketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide