Picos de Europara irteera antolatu du Lagun Onak MBk datorren astebururako

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2019ko eka. 30a, 19:37

Escamillau mendia.

Escamellau (2.067 metro) igoko dute zapatuan, eta igande goizean Cruz de la Viorna (1.551 metro) igotzeko aukera izango dute mendizaleek. Uztailaren 4an itxiko da izena emateko epea.

Picos de Europara irteera egingo du datorren asteburuan, uztailaren 6an eta 7an, Lagun Onak Mendi Bazkunak. Larunbatean goizaldeko lauretan irtengo da autobusa Asturias aldera, anbulatorio aurretik.

Larunbatean bertan, La curvona de Sotresetik irtengo gara eta, zortzi bat kilometro egin ondoren, beti ere goraka, tontorrera iritsiko gara (2.067 metro). Kilometro eta erdi pike-pikeak jaitsi ondoren, beste hiru bat kilometro geldituko zaizkigu Aliva aterpera iristeko (1.670 metro), eta handik beste hamar kilometro beheraka, Fuente Dera jaisteko (1.094 metro). Guztira, 23 bat kilometroko ibilaldia izango da, nahiko gogorra. Fuente Den autobusa hartu eta Potesera joango gara, geure albergera.

Igande goizean, aukera egongo da Potesetik (291 metro) irten eta Cruz de la Viornatik (1.151 metro) itzulia egiteko. 12;00 aldera irtengo gara autobusean, eta bidean bazkaldu ondoren (Panesen, ziurrenik), etxera itzuliko gara.

Uztailaren 4an, osteguna, itxiko da izena emateko epea. Plazak mugatuak dira. Prezioari dagokionez, bidaia, afaria, lo egitea eta igandeko gosaria sartuko dira ordaindu beharrekoetan. Irteeran parte hartu nahi duten Lagun Onak MBren bazkideek 60 euro ordaindu behar dute, langabetuek eta ikasleek 45 euro, eta gainontzekoek 70 euro.

Lagun Onak MBren webgunean eman daiteke izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide