Jon Aranbarri azpeitiarra irabazle, Zumaiako eskupilota txapelketan

Uztarria.eus

Larunbatean, ekainak 28, Zumaiako eskupilota txapelketaren finala jokatu zen Odieta pilotalekuan, eta Jon Aranbarri azpeitiarrak Unai Antia zumaiarrarekin batera osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa. Antia-Aranbarri bikotea partida osoan zehar Etxabe-Oiarzabal bikotearen aurretik ibili zen markagailuan, eta 22-15 emaitzarekin irabazi zuten azkenean partida. (Argazkia: Baleike)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide