Saninazioetako Marea Arroxa antolatzeko beste bilera bat deitu du Haujijijai batzordeak gaurko. Plazako kioskoan jarri dute hitzordua, 21:00etarako, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du bertan. Aurten, gainera, hamar urte bete dira Marea Arroxa lehen aldiz egin zutenetik, eta urtemuga berezia izango da Haujijijai batzordearentzat. Aurten ere beharrezkoa izango da herritarren laguntza festak aurrera ateratzeko, eta herritarrei bileran parte hartzeko deia egin die batzordeak.