Aurten, uztailaren 25ean (osteguna, Santio eguna) izango da Errekortarien Txapelketako Azpeitiko saioa, 18:00etan hasita, zezen plazan, eta sarrerak ostiral honetatik aurrera erosi ahal izango dira.
Sarrera zenbakidunak udaletxeko arkupeetan egongo dira salgai, honako egun hauetan: ostiralean (19:00–20:30), larunbatean (12:30-14:00), eta hilaren 19an, 20an eta 24an. 18 eta 20 euro artean eros daitezke sarrera horiek.
Zenbakidun gabeak, berriz, ohiko taberna hauetan erosi ahal izango dira ostiraletik aurrera: Pastorkua, Juantxo Txiki, Kantoi, Berdie, Korrale, Eguzkitza, Azpeitia, Etxe Zuri, Jim Clark eta Elurren (Azkoitian). 10 eta 15 euro artekoak dira sarrera horiek, eta 4 urte artekoek doan izango dute.
Egunean bertan, arratsaldez, zezen plazan eskuratu ahal izango dira sarrerak, baina antolatzaileek aurrez erostea gomendatu diete herritarrei.
Zezen Beltz elkarteak eta Toropasion enpresak antolatzen dute Errekortarien Txapelketako herriko saioa. Azpeitiko Udala laguntzailea da.
Iaz, Eusebio Sacristan Usek irabazi zuen saioa.
Hona hemen sarreren salmenten eta prezioen inguruko informazioa, xehatuta: