Lagun Onakek eta Realak denboraldi aurreko lehenengo neurketa jokatuko dute bihar, zapatua, Garmendipe futbol zelaian (19:00). Uztarria Komunikazio Taldeak partida horretarako bi sarrera zozkatu ditu bere bazkideen artean, eta Maite Alberdi eta Mari Jose Arakistain dira saridunak.
Lagun Onaken 75. urteurreneko ospakizunen barruan antolatu dute zapatuko partida, eta dagoeneko hasi da Garmendipeko leihatilan sarrerak saltzen; gaur 18:30etik 19:30era eta bihar 11:00etatik 12:00etara eros ahal izango dira sarrerak. Tribunako sarrerak 15 eurotan salduko dituzte eta gainerakoak, berriz, 10 eurotan; gazteek eta jubilatuek, aldiz, bost euroren truke ikus ahal izango dute norgehiagoka, eta doan izango da sarrera 16 urtetik beherakoentzat.
Egin bazkide!
Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.