2019ko santioak eta saninazioak

Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxarako izen-ematea, bihar eta etzi

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2019ko uzt. 22a, 12:56

Iazko Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxako irudi bat.

Igandean, hilak 28, Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxa izango da, eta bihar (asteartea) edo etzi (asteazkena) eman ahalko dute izena interesatuek, plazan; 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Sei euro ordaindu beharko da izen-ematea, kamiseta barne, eta iazko kamiseta erabili nahi duenak lau euro ordaindu beharko du. Bazkaria, jolasak, kantaldia eta kalejira antolatu ditu Marea Arroxak iganderako.

Uztailaren 28an, igandea, izango da aurtengo Ume Eguna, eta Marea Arroxak dagoeneko prest du bere egitaraua. Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxa antolatu du festa herrikoien aldeko batzordeak beste urte batez, eta bertan parte hartu nahi duten lagunek bihar edo etzi eman beharko dute horretarako izena. Egun horietan, 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:00etara jarriko du Haujijijaik izena emateko mahaitxoa plazan. Izen-ematea sei euro ordaindu beharko da, eta herritarrek kamiseta eskuratuko dute. Dena den, aurreko urteko kamiseta erabiliko duteneklau euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Festa batzordeak kamisetak berrerabiltzeko deia egin du.

Bazkaria, jolasak, kantaldia eta kalejira antolatu ditu festa herrikoien aldeko batzordeak Umeen eta Gaztetxoen Egun Arroxarako. 14:00etan elkartuko dira ekintzetan parte hartzera animatzen diren gaztetxoak. HH4ko eta HH5eko haurrak Frontoi Txikian elkartuko dira; LH1, 2 eta 3 mailetako gaztetxoak Done Jakue kaleko parkean; eta LH4, 5 eta 6 mailetako lagunak Ludoteka aurrean izango dute hitzordua. Behin elkartuta, bazkaria egingo dute, eta ondorenerako jolasak, dantzaldia eta kalejira antolatu ditu Marea Arroxak. Kalejira amaitzean, 17:30 aldera, gurasoekin elkartuko dira berriro gaztetxoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide