2019ko santioak eta saninazioak

Bihar amaituko da Napar Zuzterraken uztailaren 25eko bazkarian izena emateko epea

Uztarria.eus 2019ko uzt. 22a, 14:25

Nafarroako bandera omenduko dute Urolakoen Napar Zuzterrak taldeko kideek ostegunean, eta ekitaldi nagusiaren ondoren egingo duten bazkarirako izen-ematea bihar amaituko da. 28 euro ordaindu beharko da bazkaria, eta interesatuek 674-165 683 deitu beharko dute. 

Ostegunean, Baserritar egunez, Nafarroako banderari omenaldia egingo dio Urolakoen Napar Zuzterrak taldeak, eta ekitaldi nagusiaren ondoren egingo den bazkarirako izen-ematea bihar, asteartea, amaituko da. 14:00etan izango da bazkaria, Sanagustin kulturgunean, eta 28 euro ordaindu beharko da. Bazkarira joan nahi duenak 674 165 683 telefonora deitu beharko du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide