Maite Santos: "Espazioaren formak maskulinoak eta femeninoak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Erotikan Plax! 2019ko uzt. 22a, 17:33

Maite Santos. (Haizea Egiguren)

Uztaileko Uztarria aldizkaria osorik irakur daiteke dagoeneko webgune honetan (PDF formatuan, hemen). Herri aldizkariaren 218. zenbakia den horretan, Maite Santos barne arkitektura osasuntsuan espezializatuari egokitu zaio Erotikan Plax! ataleko galderei erantzutea.

Arkitektura munduan emakume gisa zure tokia aurkitzea kostatu egin zaizula diozu...

Bai, kostatu egin da ofizio honetan emakumea baloratzea.

Arkitektura osasungarria eta jasangarria egiten duzue. Horrek zertan du eragina gure ongizatean?

Bizi kalitatean eta ingurumenean. Eraikitzeko modu etikoagoa erabiltzen dugu, espazioak gugan eta gure inguruarengan izan ditzakeen eragin txarrak gutxitzeko.

Sexualitatean ere eragina izan dezake?

Espazioaren formak maskulinoak eta femeninoak dira, eta bi generoen arteko oreka ekar dezake.

Zerk lagun dezake harremanetan oreka mantentzen?

Komunikazio zintzoak.

Husteari, antolatzeari eta garbitzeari garrantzia ematen dio Feng Shui-k. Sexualitatean, zer hustu, antolatu eta garbituko zenuke?

Pentsamendu mugatzaileak hustu, antolatu baino askatasun gehiago proiektatu eta ditugun kultur herentziak garbitu.

Norbere bizitza erotikoa osasungarria eta jasangarria izan dadin aholku bat?

Norbere burua ezagutzea eta onartzea.

Espazio intimo goxo batek nolakoa izan behar du?

Argia, eta musika goxoak nahiz material naturalek osatua.

Sexu kontuetan garrantzia ematen al diezu aurrez ongi diseinatzeari eta antolatzeari?

Ez. Momentuko sormenaren araberakoa da.

Nolakoa da Maiteren logela?

Sinplea eta goxoa.

Zer eratako eraikin arkitektonikoa aukeratuko zenuke jolaserako?

Forma borobila, taktu goxoa eta naturala duen edozein.

Gomendatuko zenukeen opari erotikorik bai?

Luma bat.

Gustuko gorputz atala?

Bizkarra.

Plazer momentu bat?

Plazer momentu asko!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide