2019ko santioak eta saninazioak

Hainbat kontzertu izango da saninazioetan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 29a, 11:09

Esne Beltza taldeko kideak.

Uztailaren 30ean eta 31n nahiz abuztuaren 1ean hainbat kontzertu izango dira txosnagunean, plazan, Sanagustin kulturgunean nahiz Olazko Andre Mariaren plazan. Besteak beste, The Potes, Hesian, Jo ta kie, Celtas Cortos, Joselu Anaiak, Esne Beltza eta Afu taldeek eskainiko dituzte kontzertuak saninazioetako hiru egunetan.

Udalak banatu ditu dagoeneko Santio eta San Inazio festetako egitarauak etxez etxe, eta beste hainbat ekitaldiren artean, hainbat kontzertu antolatu dituzte uztailaren 30erako eta 31rako nahiz abuztuaren 1erako. Emanaldi horiek plazan, txosnagunean, Olazko Andre Mariaren plazan, Sanagustin kulturgunean nahiz Soreasu eraikinaren kanpoaldean izango dira. Besteak beste, Brigade Loco, The Potes, Hesian, Jo ta kie, Celtas Cortos, Joselu Anaiak, Esne Beltza eta Afu taldeek eskainiko dituzte kontzertuak saninazioetako hiru egunetan.

Hona hemen, festetako kontzertuen zerrenda:

  • Uztailak 30, San Inazio bezpera

17:00. In your Face, Facta, Habemus Papam eta 1.3.1.2 taldeak, Soreasu eraikinaren kanpoaldean.

22:00. The Potes, txosnagunean.

23:30. Hesian, plazan.

23:30. Izer eta Alabier, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00. Ezten Giro, txosnagunean.

 

  • Uztailak 31, San Inazio eguna

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

22:00. Jo ta kie, txosnagunean.

23:30. Celtas Cortos, plazan.

23:30. Saltoka taldea, Olazko Andre Mariaren plazan.

00:00. DJ Beba eta DJ Kanpax.

01:00. Crudas cubensi, txosnagunean.

02:30. DJ Alba, txosnagunean.

 

  • Abuztuak 1, San Inazio bigarrena

22:00. Joselu Anaiak, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Bultz, txosnagunean.

23:30. La Mare eta Esne Beltza, plazan.

01:00. Afu, txosnagunean.

03:00. Tasound System, txosnagunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide