Haujijijai batzordeak antolatzen duen San Inazio bezperako herri bazkarirako sarrerak gaur eta etzi, ostirala, erosi ahal izango dira plazan. Hain zuzen ere, gaur 17:00etatik 19:00etara jarriko dute txartelak saltzeko mahaia, plazako arkupeetan. Etzi, ostirala, ere eskuratu ahal izango dira leku eta ordu tarte berean. Bazkarirako txartelak nahiz kamisetak, hamar eurotan erosi ahal izango dira.
Datorren asteartean, San Inazio bezperan, 15:00etan izango da bazkaria, plazan.