2019ko santioak eta saninazioak

Kantuz eta musikaz agurtu dute Baserritarren Eguna

Uztarria.eus 2019ko uzt. 26a, 12:15

Jai egun betea izan atzokoa Azpeitian, askorako eman baitzuen Baserritarren Egunak goizetik hasita. Ganadu erakusketak eta gazta eta sagardo txapelketak hartu zuten eguerdian protagonismoa, eta ehunka lagun bildu ziren herriko plazan zein Izarraitz pilotalekuan, han jokatu baitziren Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalak. Egun osoa jai giroan igaro ostean, herritarrek musika doinuekin eman zioten amaiera Baserritarren Egunari, euripean izan bazen ere: kantujira egin zuten hainbat herritarrek kalez kale (irudietan), eta Jainekin txaranga ere aritu zen herriko txokoak girotzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide