Dagoeneko zabalik dira Betharrameko jolastokian festetarako jarri dituzten barrakak, eta han izango dira saninazioak igaro arte. Udalak adierazi duenez, umeen barraka eguna datorren astelehenean, hilaren 29an, izango da. Egun horretan, 16:30etik aurrera prezio murriztuak jarriko dituzte, eta euro baten trukean erosi ahal izango dira fitxak. Gainontzeko egunetan, bidaia bakoitzak bi euroko prezioa izango du, eta zazpi bidaiako bonoak hamar euro.