Saninazioen atarian ohi den bezala, aurten ere motozaleen eta autozaleen gusturako hitzordua zuen prestatua Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak. Hain zuzen ere, Azpeitiko 6. Karting eta Minimotard erakustaldia ziren egitekoak bihar, larunbata, baina egun horretarako eguraldi txarra iragarrita dagoela eta, antolatzaileek bertan behera utzi dute biharko hitzordua. Dena den, jakinarazi dute irailaren 21era atzeratuko dutela Perez Arregi plazan eta Damason egiten duten motor festa.