2019ko santioak eta saninazioak

Erraldoien erreplika txikiak salduko dituzte bihar plazan

Uztarria.eus

Herriko lau erraldoien bilduma osatu du udalak eta Umeen Egunaren barruan salduko dituzte, 12:30ean hasita, Sanagustinpean. Pertsona bakoitzak gehienez lau figura erosteko aukera izango duela aurreratu dute.

Azpeitiko lau erraldoien erreplika txikiak erosi nahi dituenak bihar, Umeen Egunaren barruan, izango du horretarako aukera. Udalak maiatzean atera zituen aurreneko bi erraldoitxoak, emakume zuriarena eta gizon arabiarrarena; haiek aurkezteko eta saltzeko festa egin zuten, hain zuzen ere. Orduan iragarri bezala, orain osatu dute errepliken laukotea, eta figura guztiak aukeran izango dituzte bihar, 12:30eetik aurrera, Sanagustinpera joaten direnek.

Figura bakarra erosten dutenek 7 euro ordaindu beharko dute, bi erosten dituztenek 12 euro, eta laurak erosten dituztenek 24 euro. Pertsonako gehienez lau erraldoi txiki erosi ahal izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide