Bihar eguerdian botako duten txupinazoaren ostean, bestelako itxura hartuko du herriak, eta ez soilik kalean bilduko den herritar andanarengatik. Herritarrek ehunka ekintzekin ospatuko dituzte saninazioak, eta horiek behar bezala gauzatu eta festa giroa nagusi izan dadin, jaien bezperan lan egun betea dute horien antolaketan beraien alea jartzen ari diren herritarrek. Saninazioetan ohikoak diren azpiegiturak muntatzen eta horiek hornitzen ikus daitezke dozenaka lagun azken orduotan, hala nola Done Jakue kalean zezen plaza egokitzen ari dira eta plazan nahiz Zelai Luzen txoznak prestatzen. Hain zuzen ere, han jarri dituzten txosnen eraginez, pasa den astetik Zelai Luze kalea itxita dago ibilgailuentzat. Bestalde, Marea Arroxako kideak ere azken prestaketa lanetan ari dira plazan.