Saninazioetako pilota jaialdia izan zen atzo Izarraitz pilotalekuan, eta jendetza bertaratu zen. Ikusmina piztu zuen bi azpeitiar debutatu berrien arteko partidak; Jon Alberdi Ibai Zabalarekin aritu zen, eta Julen Egiguren Xabi Erostarberekin. Lehia estua izan zen sarrerako partidan, eta azkenean, Egiguren eta Erostarbe gailendu ziren, 22 eta 21.
Partida nagusian, berriz, Aimar Olaizolak eta Beñat Rezustak Jokin Altuna eta Jon Ander Albisu izan zituzten parez pare. Lehia estua izan zen neurketa hartan ere, eta ikusleek gozatu ederra hartu zuten pilotariek eskaini zuten erakustaldiarekin. Azkenean, Altuna eta Albisu nagusitu ziren; markagailuan 22 eta 19 zela amaitu zen partida.