Atzo, San Inazio bezpera, ere hainbat kontzertu izan zen herrian. 22:00 pasatxoan hasi zen Jotakie taldearen emanaldia txosnagunean, eta hainbat lagun joan zen hara Azpeitiko taldearen emanaldia entzutera. Ondoren, Celtas Cortos taldearen kontzertua izan zen plazan, eta hara ere herritar ugari bertaratu zen.
Hona hemen, Alberto Belokik bi kontzertuetan ateratako argazki batzuk: