2019ko santioak eta saninazioak

Murillotarrak nagusi, San Inazio bigarreneko Gixau Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko abu. 1a, 17:27

Felipe Murillo eta Felipe Murillo, Murillo aita-semeak, izan dira San Inazio bigarreneko II. Gixau Txapelketaren irabazleak. Iazko txapeldunentzat, Eñaut Agirregabiriarentzat eta Mikel Zalduarentzat, izan da bigarren saria. Hamar bikotek parte hartu dute aurtengo txapelketan. Eguerdian, lehiakideak gixatua prestatzen ari ziren bitartean, Marea Arroxako antolatzaileek prestatutako hamaiketakoaz eta txotxeko sagardoaz gozatzeko aukera izan dute plazara joan diren herritarrek. Lehiaketa bukatu eta sariak banatu ondoren, berriz, gixatu jana egin dute Azoka Plazan.

Eta batzuk plazan Gixau Txapelketaren bueltan ari ziren bitartean, beste batzuk Done Jakue kalean eta parrokia inguruetan elkartu dira, festetako bigarren entzierro txikia jarraitzera.

Arratsaldekoak eta gauekoak

Done Jakue kalea, plaza, Frontoi Txikia eta zezen plaza izango dira arratsaldeko eta gaueko egitarauaren lehen geltokiak. Hauek dira abuztuaren lehenak datozen orduetan eskainiko dituenak:

18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.

18:00. Emakumeok plazara, ekitaldia.

18:30. Zezenketa.

18:30. Emakumeen eskuzko pilota partidak, Frontoi Txikian.

19:00. Los Pasai txarangaren emanaldia.

22:00. Joselu Anaiak, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Bultz taldearen kontzertua, txosnetan.

Ondoren, Ernairen ekitaldia, txosnagunean.

23:30. La Mare eta Esne Beltza taldeen kontzertuak, plazan.

01:00. Afu taldearen kontzertua, txosnetan.

03:00. Tasound System taldearen kontzertua, txosnagunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide