2019ko santioak eta saninazioak

Azken txanpan dira saninazioak

Uztarria.eus 2019ko abu. 1a, 21:00

Azken txanpara iritsi dira saninazioak. Gaur, San Inazio bigarrenez, baina, ez da festetako ekitaldirik falta izan. Hain zuzen ere, emakumeen pilota jaialdia izan da 18:00etan hasita, Frontoi Txikian, eta ez dute hutsik egin herritarrek; izan ere, dozenaka lagunek pilotalekua bete dute. Iñaki Esnal eta Patri Espinarrek eta Egoitz Amantegiren eta Maider Mendizabalen kontra jokatu dute lehen norgehiagoka, eta bigarren partidan, berriz, Nagore Aramendi eta Oihana Orbegozo azpeitiarrek Eneritz Arrietaren eta Amaia Vicarioren aurka neurtu dituzte indarrak. Jaialdia girotzen aritu dira, gainera, Iratxe Ibarra eta Andoni Egaña bertsolariak. 18:00 pasatxoan, berriz, zezenketetarako kalejira egin dute, eta Done Jakue kalean zezen txikiekin jolasak egin dituzte gaztetxoek.

Hala eta guztiz, gaur eta bihar ere izango dira ekintzak. Besteak beste, kontzertuak, kalejirak eta zezenketa izango dira datozen orduetan.

Hona hemen, gaurko eta biharko egitaraua:

Gaur, San Inazio bigarrena

19:00. Los Pasai txarangaren emanaldia.

22:00. Joselu Anaiak, Olazko Andre Mariaren plazan.

22:00. Bultz taldearen txosnetan.

Ondoren, Ernairen ekitaldia, txosnagunean.

23:30. La Mare eta Esne Beltza taldeen kontzertuak, plazan.

01:00. Afu taldearen kontzertua, txosnetan.

03:00. Tasound System taldearen kontzertua, txosnagunean.

 

Bihar, abuztuak 2

06:00. Incansables txarangaren emanaldia.

07:30. Bigantxak, Done Jakue kalean.

08:30. Zumba emanaldia.

Ondoren, gaupaseroen argazkia.

09:00. Suziri eta danbatekoak, herri jaien bukaera irudikatzeko.

12:30. Arratsaldean toreatuko dituzten zezenen aukeraketa.

18:30. Zezenketa.

19:00-22:00. Gau Erdi txarangaren emanaldia.

 

Hona hemen, arratsaldeko irudi batzuk:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide