Soreasun katu bati tiroa eman eta larri zauritu dutela salatu dute herritar batzuk. Haiena da katuaren argazkia. Uztarrian gertatutakoaren berri eman duten herritarrek beraiek eraman dute katua albaitariarengana. "Hark baieztatu digu tiro batek eragindako zauria duela eta jaurtigaia bizkarrezurrean duela". Herritar horien arabera, gainera, Soreasun bertan "beste katu bat falta da".