Azpeitiko sokamutilak nagusi, Goiatzen jokatutako desafioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko abu. 19a, 13:22

Atzo, igandea, desafio berezia izan zen Goiatzen, Andramari jaien barruan: Goiazko gazteek Azpeitiko sokamutilen kontra neurtu zituzten indarrak. 19:00etan hasita, trontzan, ingudearekin, txingekin, lokotxak biltzen eta korrika egin zituzten probak, eta Azpeitiko sokamutilak nagusitu ziren. Lau zirkuitu egin zituzten parte-hartzaileek, eta horietako bakoitzarekin hasi aurretik, talde bakoitzeko aizkolariek eta harri-jasotzaileek egin zituzten lanak. Hain zuzen ere, Txikia IV.a eta Larrañaga aizkoran eta Goenatxo II.a eta Guzta harri-jasotzen aritu ziren. Argazkian, desafioko parte-hartzaileak. (Argazkia: Goiazko festak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide