VI. Karting eta Minimotard erakustaldiak badu data berria: irailak 28, zapatua. Joan zen uztailaren 27an ziren erakustaldia egitekoak, baina eguraldia tarteko bertan behera utzi zuen hitzordua Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak. Perez Arregi plazan eta Damaso auzoaren artean egingo dute irailaren 28an motor festa, 14:00etan hasita.