Joseba Albizuk irabazi du XXXIV. Ondarbasoko igoera

Uztarria.eus 2019ko ira. 1a, 11:57

Atzo, zapatua, Ondarbasoko igoeraren XXXIV. edizioa izan zen Zestoan, eta Joseba Albizu azpeitiarrak irabazi zuen proba. 11 minutu eta 23 segundo behar izan zituen Albizuk ibilbidea bukatzeko; bigarren sailkatuari, Jon Mendiari, hamalau segundoko aldea atera zion. Iazko edizioan ere azpeitiarra izan zen garaile proba berean. Guztira, 21 txirrindularik parte hartu zuten proban, eta jende mordoa bildu zen ibilbidean zehar txirrindulariak animatzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide