Elaia eta June Elorzak irabazi dute gaztetxoen Zarauzko Dantza Suelto Txapelketa

Uztarria.eus 2019ko ira. 6a, 17:42

Zarauzko Euskal Jaietako dantza sueltoko bigarren txapela ere Azpeitira etorri da. Astelehenean Larraitz Larrañagak eta Amets Amubietak helduena bezala, Elaia eta June Elorzak irabazi zuten atzo 16 urtez azpikoen Dantza Suelto Txapelketa. Elorza ahizpek uda honetan lortu duten bigarren garaipena da atzokoa, abuztuaren 24an Ergobian ere irabazi baitzuten. Hamabi bikotek parte hartu zuten atzo Zarauzko dantzari gaztetxoentzako txapelketan. Villabonako Gorka Duran eta Maitane Irurzun sailkatu ziren bigarren tokian, eta hirugarren saria Lezoko Mikel Esnaolarentzat eta Ane Anuarizentzat izan zen.

Argazkian, Azpeitiko ahizpak sariak jaso ondoren eskaini zuten piezetako bat dantzatzen. Zarauzko txapelketaren argazki bilduma zabala ikus daiteke Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Erlo telebistak bidez jaso zuen dantza txapelketa, eta hemen ikus daiteke osorik:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide