Gizonezko bat erori da Urola ibaira Julian Elorza hiribidean

Uztarria.eus 2019ko ira. 15a, 21:14

Gaur, 16:00 aldera, gizonezko bat erori da Urola ibaira Julian Elorza hiribidean, eta suhiltzaileek erreskatatu dute. Erorketaren ondorioz zauriak izan ditu eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Gizonezko bat erori da Urola ibaira gaur arratsaldean, 16:00 aldera. Julian Elorza hiribidean, Enparan dorretxearen atzeko aldean, gertatu da ezbeharra. Sei metroko altueratik erori da. Ertzainak, udaltzainak, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak joan dira istripuaren tokira, eta suhiltzaileek atera dute ibaira eroritako gizonezkoa. Segidan, Donostiako Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide