Gorputza da arte bizien muina eta arrazoia, gorputza eta honek berekin dakarren guztia: bere mugimendua, bere indarra, bere formak, bere adierak, bere kontraesanak, bere luzapenak, bere hustasunak, bere espazioak, bere bakardadeak eta bere kolektibitateak, bere ezkutukoak eta bere agerikoak. Arte bizi horien baitan biltzen dira antzerkia, dantza, zirkua, clowna eta bestelako hainbat proposamen eszeniko. Adierazpide guzti hauek arte plastikoekin, ikus arteekin eta idatzizkoekin nahasten diren lekuan hausten dira oholtzaren mugak. Sormen laborategi honetan antzerkia izango da bitartekoa eta helburua. Antzerkiaren zirrikituak, moduak, arnasak eta sekretuak ikasteko bideak urratzen hastea da asmoa, Zestoako Interpretazio Eskolarekin elkarlanean.
Antzerki sormen laborategia
> Hasiera-data: 2019ko urriaren 9a.
> Amaiera-data: 2020ko ekainaren 24a
> Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa)
> Ordutegia: asteazkena: 20:00-21:30
> Izaera: Presentziala
> Matrikula-prezioa: 198 euro (hileko 22 euro)
> Matrikula-epearen hasiera: 2019ko irailaren 16a
> Matrikula-epearen bukaera: 2019ko urriaren 4a
HELBURUAK
> William Layton eta Mijail Chejoven interpretazio tekniketan lehenengo urratsak ematea.
> Irudi eszenikoak sortzen, desegiten, irakurtzen eta erabiltzen ikasten hastea.
> Gorputza askatzea. Norberaren lotsak kudeatzen ikastea.
> Interpretazioaren bidez kontatzeko tresna propioak garatzea.
> Kontakizun propio nahiz kolektiboak gauzatzea.
DINAMIKA ETA METODOLOGIA
Iraupena eta egutegia
> 9 hilabeteko iraupena:
- 2019ko urria, azaroa eta abendua.
- 2020ko urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza eta ekaina.
> Asteazkenero: 20:00etatik 21:30era.
Egitura eta edukia
> Laborategia Zestoako Interpretazio Eskolako irakasleak zuzenduko du, Amancay Gaztañagak.
> 12 bat laguneko taldea izango da laborategian parte hartuko duena.
> Eduki hauek landuko dira bederatzi hilabetean zehar:
- Inprobisazio teknika ezberdinak jorratuko ditugu.
- Pertsonaia bat sortzeko behar diren teknikak ikasiko ditugu.
- Irudimena aktibatu eta kontakizun propioak sortzen ikasiko dugu.
- Testu ezberdinak erabiliz eszena ezberdinak antzeztuko ditugu.
NORI ZUZENDUA
> 16 urtetik gorakoei.
> Antzerkian lehen urratsak eman nahi dituenari.
> Irudi eszenikoen lanketan trebatu nahi duenari.
> Zerbait kontatzeko duenari.
> Sormenean murgiltzen ausartzen denari.
IZEN-EMATEA
> Epea: irailaren 16tik urriaren 4ra.
> Izen emateko: dinamoa.eus
> Zalantzak argitzeko, harremanetarako: idatzi dinamoa@dinamoa.eus helbidera.
edo deitu 674 165 682 telefonora.