Urriaren 12an eta 13an izango da aurten XI. Zezen Beltz Asteburua, eta oparoa izango da egitaraua: izan ere, bi egun horietan sokamutur txikia, zezen txikiak eta poniak, Grand Prix solidarioa, helduen entzierroa, zezen bolaztatuak eta txahal saiheski nahiz oilasko erretzea izango dira.
Grand Prix solidarioa hilaren larunbatean izango da zezen plazan, eta sarrera hiru euro ordaindu beharko da. Bildutako dirua duchenne gaixotasuna duen Iren haurrari laguntzeko izango da. Sarrerak aurrez Juantxo-txiki, Txintxu, Korrale, Berdie eta Azkoitiko Elurren salgai, eta egunean bertan zezen plazako leihatilan.
Hona hemen, egitaraua:
Urriak 12, zapatua
12:30. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.
17:00. Grand Prix solidarioa, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak haurrentzat.
Urriak 13, igandea
12:30. Sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.
Ordu berean. Txahal saiheski eta oilasko erretzea nahiz dastatzea, plazan, musikaz alaiturik.
Goizean. Zezen Beltz elkarteko kamisetak eta lepoko zapi gorriak erosteko aukera izango da, plazan.
17:00. Helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.