Maider Etxezabalek Eusko Jaurlaritzaren aitortza jaso du

Uztarria.eus 2019ko urr. 4a, 10:27

2018-2019 denboraldian Espainiako Estatuan, Europan edo nazioartean lorpenak egin zituzten ehun emakume kirolari omendu zituen herenegun Eusko Jaurlaritzak, eta ekitaldi horretan izan zen Maider Etxezabal kirolari azpeitiarra. Izan ere, Arabako Badaiotz taldeko kidea da azpeitiarra, eta Txinan jokatutako Munduko Txapelketan bigarren sailkatu zen taldea iazko martxoan. Kirolariez gain, ekitaldian izan ziren Iñigo Urkullu lehendakariak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondo eta Basque Teameko ordezkariak. Urkulluk hitzartzean esan zuenez, kirolarien ahalegina aitortzea eta haien kirol jarduera ikusaraztea ziren harrera ekitaldiaren helburuak. "Zuen kirol arrakastek balio bikoitza dute: kirol ikuspegitik oso garrantzitsuak dira, baita berdintasunaren arloari dagokionez ere", adierazi zuen. Horrez gain, atzo omendutakoak kirolari eredugarriak direla esan zuen lehendakariak: "Gaztetxo askoretzan eredu zarete".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide