Uztarriaren zozketak

Estitxu Elduaienentzat izan da Uztarriak bazkideen artean zozketatutako urdaiazpikoa

Uztarria.eus 2019ko urr. 4a, 19:58

Estitxu Elduaieni tokatu zaio Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean zozketatu duen urdaiazpikoa; gaur jaso du saria Elduaienek (argazkian). Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, bazkideena bereziki, eta haiei emandako laguntza eskertzeko egin du zozketa.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero, eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere bai. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izaten dute, Kulturaz kooperatibak antolatutako kultur ekitaldietarako sarrerenetan, adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide