Aitor Mimenza Azpeitiko bizilagunak irabazi du Donostiako Hiru Hondartzetako 30. Krosa

Uztarria.eus 2019ko urriaren 13a

Aitor Mimenza Azpeitiko bizilagun elorriarrak irabazi du gaur Donostiako Hiru Hondartzetako 30. Krosa. 10 kilometro dituen proba 31:15 denboran egin du. Haren atzetik bigarren Ander Sagarzazu donostiarrak (31:45) egin du eta hirugarren Imanol Larrañaga azkoitiarrak (32:04). Emakumeetan, berriz, Gabriela Yowhans etiopiarra izan da irabazlea, 34:38 denboran lasterketa bukatuta. Guztira, 3.000 parte hartzailek irten dute krosean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide