'Hotel Bombay' ikusi ahal izango da bihar eta astelehenean Soreasun

Uztarria.eus 2019ko urr. 24a, 10:40

Hotel Bombay filmaren bi emanaldi izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. Bihar, ostirala, izango da lehen emanaldia, eta astelehenean, bigarrena; izan ere, zapatuan La paz y otras lunas antzezlana izango da antzokian, eta igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako saioa jokatuko dute bertan. Biharko emanaldia 22:00etan hasiko da, eta Internet bidez eros daitezke aurrez sarrerak 4,5 euroren trukean. Asteleheneko saioa 21:00etan izango da, eta harako sarrerak ere eskura daitezke dagoeneko, 3,5 eurotan. Dena den, emanaldien egunetan ere erosi ahal izango dira sarrerak, Soreasu antzokiko leihatilan.

Hotel Bombay 2018an Australian ekoiztutako drama eta thriller generoko filma da. Anthony Maras da lanaren zuzendaria, eta honako hau, berriz, filmaren sinopsia: "Pelikula honek Bombay eta Taj hotelean 2008an gertatutako eraso terrorista kontatzen ditu. 12 pertsonaiak beren ikuspegitik kontatzen dute egoera. Hain zuzen ere, hoteleko bezero diren aberatsek, ume jaio berri bat duen bikoteak, hoteleko langileek eta poliziak hotelera armekin sartu diren terroristei aurka egin beharko diete. Filmak zenbait klip dokumental erabiltzen ditu, errealitatea pelikularen historiarekin lotzeko eta gertaera horiek benetan pasatutakoak direla erakusteko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide