Bihar, urriak 24, Liburutegien Nazioarteko Eguna da, eta hori ospatzeko hainbat ekintza izan dira aste honetan Udal Liburutegian. Asteari ekiteko, ipuin kontaketa izan zen liburutegian, haurrei zuzenduta. Atzo, berriz, literatura solasaldia izan zen Yoseba Peñaren eta Pako Aristiren eskutik. Bertan, Peñaren Hariak liburuaz aritu ziren solasean. Gaur, asteazkena, amaituko dituzte prestatutako ekintzak. Hiru urteko haurrek Pello Añorgaren ipuin kontaketekin gozatzeko aukera izango dute arratsaldean zehar.