Oinarrizko lehen sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk azaroan

Uztarria.eus 2019ko urr. 29a, 17:51

DYAren lehen sorospen ikastaroko irudi bat. (DYA)

Azaroaren 11tik 15era, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 21:00etara izango dira saioan DYAk Azpeitian duen ordezkaritzan. Edonork eman dezake saioetarako, baina ikasle kopurua mugatua izango da. 

Gipuzkoako DYAk oinarrizko sorospen ikastaroa eskainiko du azaroaren 11tik 15era, DYAk Azpeitian duen ordezkaritzan (Urola kalean). Astelehenetik ostiralera izango dira saioak, 19:00etatik 21:00etara bitartean, eta dagoeneko eman daiteke ikastarorako izena. Edonork eman dezake saioetarako, baina ikasle kopurua mugatua izango da. Matrikula 40 euro ordaindu beharko da.

Ikastaroan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik sorospen ezagutzarik izatea. Lehen sorospen ikastaroan izena ematea edo horren inguruko informazio gehiago eskuratzea nahi duenak 943-46 46 22 telefonora deitu dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide