Bihar solasaldia eskainiko du Jon Iñarritu EH Bilduren Espainiako Kongresurako hautagaiak

Uztarria.eus

Jon Iñarritu artxiboko irudi batean.

Basazabal jauregian izango da elkarrizketa formatuko hitzaldia, 19:00etan. Iñarrituk estaturik gabeko herriek sinatutako Llotja de Mar adierazpena, Kataluniako egoera eta igandeko hauteskundeek utz dezaketen testuingurua izango ditu hizpide, Katalunia independentziara bidean. Elkarrekin jorratu ditzakegun urratsak izenburupean eskainiko duen saioan.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango dira igandean, eta Jon Iñarritu EH Bilduren Espainiako Kongresurako Gipuzkoako hautagaien zerrendako bigarrenak elkarrizketa formatuko hitzaldia eskainiko du bihar, asteazkena, Azpeitian. Basazabal jauregian izango da hitzaldia, 19:00etan hasita, eta Iñarrituk estaturik gabeko herriek sinatutako Llotja del Mar adierazpena, Kataluniako egoera eta igandeko hauteskundeek utz dezaketen testuingurua izango ditu hizpide, Katalunia independentziara bidean. Elkarrekin jorratu ditzakegun urratsak izenburupean eskainiko duen saioan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide