Hainbat alderdik gezurtatu egin du boto paperen zurrumurrua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko aza. 6a, 18:30

Boto paperen goialdea.

Azken orduetan bolo-bolo dabil datorren igandeko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen boto paperen zurrumurrua. Hautes-zerrenden goiko aldean, "Hauteskunde Orokorrak Azaroa 19" jartzen du, eta sare sozialetan zabaldu da paper horiek nuluak direla. Dena den, hainbat alderdik, EH Bilduk eta PSE-EEk kasu, gezurtatu egin dute zurrumurrua. Izan ere, boto paper den-denek dute esaldi hori goiko aldean, eta 19 zenbakiak ez dio azaroko egun horri egiten erreferentzia, 2019. urteari baizik. Balekoak dira, beraz, boto paperak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide