Lasaon atzo, ostirala, hasi zituzten samartinak, txupinazoa botata. Segidan, bertso afaria egin zuten auzo elkartean Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus bertsolariekin. Afalondoa girotzeko, trikitilarien saioa izan zuten lasaotarrek.
Gaurko festa egunean, berriz, haurrak dira Lasaoko samartinetako protagonistak. Haurrek bota dute txupinazo eguerdian, eta ondoren beren bazkaria egin dute. Arratsalde partean, berriz, puzgarrietan jolasean ibiltzeko aukera izan dute. Aurten ere, ohiturari hutsik egin gabe, txokolate beroa jateko aukera izan da Lasaon.
Bihar, igandea, eta astelehenean ere hainbat ekitaldi izango dute Lasaon:
11:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
11:30. Lasaoko erraldoien eta buruhandien kalejira.
11:30. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka.
14:30. Bazkari herrikoia.
11:00. Meza. Zestoako Parrokiako abesbatza izango da bertan.
11:30. Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.