Unai Alberdik eta Unai Salegik Kluben arteko ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute

Uztarria.eus 2019ko aza. 17a, 14:07

Alberdi eta Salegi, eskuinean, txapelarekin.

Ilunpeko pilotariek 22 eta 11 menderatu zituzten Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteko Santxo eta Urruzola, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Kluben arteko ezker hormako Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute Unai Alberdi eta Unai Salegi Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek atzo, zapatua, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Azpeitiarrek 22 eta 11 menderatu zituzten Usurbilgo Pagazpe pilota elkarteko Santxo eta Urruzola. Hiru pilota partida jokatu zituzten Beotibarren, eta azkena izan zen azpeitiarrek jokatu zutena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide